´Inork ez daki dena´: Amphitryion 2016 programaren emaitza ikusgai Bilbon

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-15

Azkuna Zentroak Leandro Fealen (Habana, 1986) eta Taxio Ardanazen (Iruñea, 1978) ‘Inork ez daki dena’ erakusketa inauguratuko du bihar, otsailaren 16an. Bi artistek egonaldi artistikoan egin duten lanaren emaitza da erakusketa, Azkuna Zentroak duen eta Etxepare Euskal Institutuak babestutako Amphitryon programaren barruan, eta maiatzaren 14ra arte egongo da ikusgai. 

Taxio Ardanaz artistak Kuban burutu zuen bere egonaldiaren lehenengo zatia eta Leandro Fealek berriz, Bilbon, Estudio Carlos Garaicoak Habanan duen ´Artista x Artista´ programarekin truke baten bidez. Amphitryon programaren deialdi berria martxan da uneotan; ikusi informazio guztia esteka honetan.

´Nadie lo sabe todo´ erakusketa bipertsonalak oso desberdinak diren bi ikuspuntutatik erakusten digu Habana. 1959ko garaipenezko iraultza abiaburutzat hartuta, Leandro Fealek hedabideek egungo Kubarekiko duten lilura aztertzen du argazkien bidez. Taxio Ardanazek, berriz, Iraultzak bere historiaren inguruan eraiki duen kontakizuna du ardatz, eta, ikus-entzunezkoen eta argazkien bidez, espazio eta monumentu historiko desberdinak erregistratu ondoren margolan hauek sortu ditu, maiatzean aurkeztuko den filmarekin batera.

Gainera, otsailaren 15ean, topaketa antolatu da Carlos Garaicoa eta 2016 Amphitryon Programako artista egoiliarrak diren Taxio Ardanaz eta Leandro Fealekin, Iván de la Nuezekin elkarrizketan. Ibilbide, ekoizpen eta lan-prozezu desberdinei buruz arituko dira, ´Hiriko epifaniak´ eta ´Inork ez daki dena´ erakusketetan murgiltzen lagundurik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu