internationale tanzmesse nrw: Basque. Dance.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
31Abu 202203Ira 2022Düsseldorf
Tanzmesse nazioarteko dantza garaikide azoka abuztuaren 31tik Irailaren 3ra egingo da Düsseldorfen (Alemania). Europako Dantza Garaikide topaketa garrantzitsuena den bienal honetan, euskal dantza garaikideak bere txokoa izango du beste behin BASQUE. DANCE. standaren bitartez. BASQUE. DANCE. Etxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzak, eta ADDE Euskal Herriko dantza Profesionalen Elkarteak elkarlanean, Euskal Herriko dantza sorkuntza nazioartekotzeko erabiltzen duten marka da, eta azokako 62. zenbakidun standean egongo da aurtengoan.
Aurten programazio ofizialean euskal konpainiarik egongo ez den arren, dantza munduko euskal enpresa eta erakundeetako 6 ordezkari egongo dira bertan nazioarteko harremanak egiten eta euskal konpainiei nazioarteko ateak zabaltzeko lanetan: ADDE elkartea, D8 Sorkuntza Faktoria, Metamorphosis Dance konpainia, La Fundicion dantza aretoa, eta Etxepare Euskal Institutua. 46 dantza konpainiaren lanen katalogoa eta sektoreko elkarte eta erakundeen informazioa biltzen duen BASQUE.DANCE katalogoa prestatu dute horretarako.
Era berean, euskal profesionalen eta dantza ekosistemaren aurkezpen bat egongo da irailaren 1ean, 12:00etan, Catalan Dance, Isntitut Balearic eta Dance from Spain erakundeekin elkarlanean antolaturiko ekitaldian.