Ireki da jada Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Sarirako lanak aurkezteko epea

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-23

Beste urtebetez, Laboral Kutxak eta Etxepare Euskal Institutuak jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obra baten itzulpen-lan bat sarituko duen Etxepare- Laboral Kutxa saria sortu dute. Bigarren edizio honetara izena emateko epea gaur ireki da, eta ekainaren 23ra arte egongo da zabalik.

Sariak itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza sarituko ditu. Hori dela eta, saria itzultzaileak eta argitaletxeak partekatuko dute; orotara, 4000 eurokoa izango da, erdibana banatzekoa. Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari-banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak,publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak...).

Baldintzak honakoak dira: eskabidea itzultzaileak, argitaletxeak nahiz liburugintzaren, literaturaren nahiz itzulpengintzaren arloko bestelako eragileren batek egin ahal izango du; itzulpenak 2015. urtean argitaratutakoa izan beharko du, eta jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obra baten itzulpena izan behar du.

Joan den edizioan Isaac Xubín-ek eta Kalakandra argitaletxeak eskuratu zuten saria, Joseba Sarrionandiaren ‘Tempo de exilio’ itzulpen lanagatik.

Deialdi ofiziala ikusi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.