Ireki dute 32. Mercat de Música Viva de Vic azokan parte hartzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-01-22

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 32. edizioa irailaren 16tik 19ra egingo dute. 

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 32. edizioa irailaren 16tik 19ra egingo dute. Azokan parte hartu nahi duten musikariek bere proposamenak aurkezteko aukera izango dute datorren martxoaren 31a bitartean. Horretarako galdetegi hau bete beharko dute.

Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic-ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.

Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoez gain Basque Music plataformak showcasebat antolatuko du.

Basque Music Showcase

Aurreko urteetan bezala Basque Music-ek showcase bat antolatuko du MMVV-ko azoka profesionalean. Showcase honetan parte hartuko duen taldea edo artista hemen aurkitu dezakezuen jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 31a izango da.

MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz.

Basque Music-ek bere gain hartuko ditu emanaldi hau burutzeko ordaindu beharreko gastuak (bidaia, etab.).

Basque Music  Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek  (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako plataforma da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.