Irekita dago Euskaraldian izena-emateko epea
2022/10/19
Euskara. Kultura. Mundura.
Badator Euskaraldia. Aurtengoan, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da jendartea euskaraz aritzera animatzeko ariketa. ‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ roletan eman ahalko da izena, eta beste behin, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango da ariguneen bidez.
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
Ariguneak euskaraz lasai aritzeko lekuak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. Norbanakoak arigunean ahobizi edo belarriprest izatea erabakitzen du. Ahobiziak uneoro euskaraz egiteko konpromezua hartu dutenak dira eta Belarriprestak ordea, besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du beti, nahiz eta hitz egin ez.
Aurtengoan ere, Etxepare Euskal Institutua eragile aktibo da Euskaraldia 2022 euskal gizartean eta munduan zehar zabaltzeko. Horrela, Euskal Herritik kanpo bizi bazara ere esteka honen bitartez izena eman dezakezu.