IRL-ko zuzendariarekin bilera

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-02-23

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Irene Larraza, Institut Ramon Llull-eko zuzendari Manuel Forcanorekin elkartu da gaur Donostian bi erakundeen arteko harremana berritu eta sendotzeko asmoz.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Irene Larraza, Institut Ramon Llull-eko zuzendari Manuel Forcanorekin elkartu da gaur Donostian bi erakundeen arteko harremana berritu eta sendotzeko asmoz.

Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan burutu den bileran orain arte egindako bidea baloratu eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte. Era berean, bi erakundeentzat interesagarri diren hainbat proiekturen inguruan jardun dute.

Azken urteetan Etxeparek eta IRL-ek zenbait egitasmo gauzatu dituzte elkarlanean, hala nola Poeta Ibiltariak/Poetes Itinerants.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.