Isaac Xubín itzultzaileak hitzaldia eskainiko du Leipzigeko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-26

Datorren asteazkenean, urriaren 28an,  Isaac Xubin idazle, ikerlari eta itzultzaile galiziarrak hitzaldia eskainiko du Leipzigeko Unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuak bertan duen irakurletzaren baitan: "Tempo de exilio Traducir entre éuscaro y galego – Sarrionandia itzultzen" izenburupean.

Xubinek berriki irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria Joseba Sarrionandiaren "Tempo de exilio" poema-liburuaren galizierako itzulpenagatik. Leipzigen aurkeztuko du saritutako lana eta itzulpen prozesua, euskal eta galiziar literaturaren arteko harremanak eta Sarrionandiaren obra eta garrantziaren inguruan arituko da.

Galiziar filologian lizentziatua, Corkeko unibertsitatean lektore aritua egun bere doktoregoan ari da lanean. Idazle zein itzultzaile bezala sari ugari jaso ditu Xubinek eta handia da euskara eta galegoa hurbiltzen egindako lana. Berak atondua da euskara-galego hiztegia eta berak itzuli ditu Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe galegora, besteak beste.

Aukera paregabea Leipzigekoa Sarrionandia zein Xubinen lan eta fineziaz gozatzeko.

Urriaren 28an, 15:15. NSG, Universitätsstr. 5, 301 aretoa

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu