Itziar Barrioren "The Perils of Obedience" egitasmoa New Yorken

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-16

Itziar Barriok segida eman dio uda honetan The Perils of Obedience (Obedientzaren arriskuak) bere egitasmoari, New Yorkeko Abrons Arts Center gunean. Egitasmoa 2010an abiatu zen, Bilboko  BAD jaialdiaren baitan, eta geroztik ildo horretan lanean jarraitu du sortzaile bilbotarrak. Boterearen dinamikak eta eraikitako egoerak aztertzen dituzten performance saila garatzea du helburu proiektuak. Antzezpena, bizipen pertsonalak eta zinea nahasten ditu; entseguaren metodoak manipulatzen ditu, ekoizpenaren atzean dauden mekanismoak agerian utziz, eta errepikapenak  eta bariazioak muturrera daramatza, emanaldiaren aukerak zabaltzeko asmoz. Egitasmoak Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du.

Rehearsal. The Perils of Obedience  performance-a uztailaren 10ean eta 11n taularatu zuten New Yorken; ikuslego zabala eta aditua bildu zuen aspaldian Estatu Batuetan bizi eta lan egiten duen euskal egileak Abrons Arts Center gune entzutetsuan. Uztailaren 11eko amaiera ekitaldian Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak ere parte hartu zuen. “Euskadiren Ordezkaritza oso harro dago Itziar Barrioren ahaleginarekin. Estatu Batuetan duen presentziak gure herriaren enbaxadore bilakatu du nolabait, eta euskal artea sustatzen laguntzen du, Basque Country markaren baitan”, adierazi zuen Ander Caballerok, Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako ordezkariak .

Argazkia: Casting. The Perils of Obedience  (Itziar Barrio)

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu