Itziar Okariz donostiarraren obra, Suitzako Kunsthaus Baselland galeria prestigiotsuan ikusgai
Euskara. Kultura. Mundura.
Basilea hirian (Suitza) kokatutako Kunsthaus Baselland galeria prestigiotsuan Itziar Okariz artista donostiarrari eskainitako erakusketa antolatu dute, artista beraren performancekin batera. Uztailaren 16ra arte egongo da ikusgai, eta artista euskaldunaren obra zabalaren ikuspuntu orokorra eskaintzen du. Suizako galeria ezagun honetan egon ondoren, erakusketa Madrilgo CA2M eta Donostiako Tabakaleran ere ikusi ahal izango da.
Bales hirian (Suitza) kokatutako Kunsthaus Baselland galeria prestigiotsuan Itziar Okariz artista donostiarrari eskainitako erakusketa antolatu dute, artista beraren performancekin batera. Uztailaren 16ra arte egongo da ikusgai, eta artista euskaldunaren obra zabalaren ikuspuntu orokorra eskaintzen du. Suizako galeria ezagun honetan egon ondoren, erakusketa Madrilgo CA2M eta Donostiako Tabakaleran ere ikusi ahal izango da.
Okariz nazioarteko erreferente izan da urte askoan zehar, batez ere genero eta lengoaia gaien inguruko performance arloan. Bere lanak sujetu bezala definitzen gaituzten lengoaia eta zeinuen sorkuntza auzitan jartzen dituzten ekintzak ditu ezaugarri. Bere obrek nazioarteko onespena eskuratu dute hainbat sorkuntza espazio esanguratsutan zuzeneko erakustaldiak eskaini ondoren, hala nola Bilboko Guggengeim Museoan, Madrilgo Reina Sofia Museoan edota New Yorkeko kaleetan zehar.
Kunsthaus Baselland galeriako erakusketak –Suitzan egin duen lehenak- artistaren aurpegi anitzeko obra hartzen du bere gain, zuzeneko performance-ak eta obra sonoro handiagoak barne. Suizatik, erakusketak Madrilgo CA2M - Centro de Arte Dos de Mayo en Madrid- eta Donostiako Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentrora egingo du bidaia.
Erakusketaren inguruko informazio osatua esteka honetan.