Itziar Okariz donostiarraren obra, Tabakaleran ikusgai

2018/02/19

Euskara. Kultura. Mundura.

Itziar Okariz artista donostiarraren lanak Tabakaleran ikusgai izango dira otsailaren 16tik ekainaren 3ra arte, Suitzan eta Madrilen izan ostean. Joan den otsailaren 16an egin zuten I Never Said Unbrella izeneko erakusketaren inaugurazioa, artista beraren performance batez lagunduta.

Itziar Okariz (Donostia, 1965) Euskal Herrian zein nazioartean aitorpen handia duen artista da, ibilbide sendo eta oparoa osatu duena arte munduan daramatzan hamarkadatan. Tabakalerak bakarkako erakusketa bat eskaini nahi izan dio ibilbide horren errepasoa eginez eta okasiorako propio ekoitzitako piezak erakusteko helburuarekin. Beatriz Herráezek komisariatu duen erakusketa hau Kunsthaus Baselland-an (Basilea) hasi, eta CA2M-tik (Madril) igaro ondoren, Tabakaleran amaituko den proiektu baten hirugarren atala da, Etxepare Euskal Institutuaren babesa duena.

Erakusketak 15 lan biltzen ditu: artistak bi hamarkadatan zehar egindako obrez osatutako errepaso bisual eta sonoroak eta baita bi lan berri ere. Hala ere ez du errestrospektiba moduan azaldu erakusketa, eta haren funtsa obren interpretazio ezegokien inguruan hitz egitea dela adierazi du artistak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu