Itzulpengintza mintzagai Bolonian

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-03-06

Martxoaren 7an ospatuko da laugarrengoz La Spagna Plurale kongresua Bolognako Unibertsitatean. Aurtengoan itzulpengintzan sakonduko dute. 

Martxoaren 7an ospatuko da laugarrengoz La Spagna Plurale kongresua Boloniako Unibertsitatean. Aurtengoan itzulpengintzan sakonduko dute. Zer toki dute hizkuntza periferikoek merkatu globalizatu batean? Zer paper jokatzen du itzulpengintzak Estatuko literaturetan?

Zenbait hitzaldi eta mahai-ingurutan Estatuan dauden hizkuntzen egoera eta hauen problematiken inguruan hausnarketa bultzatuko dute euskara, gaztelania, katalanera eta italieraren arteko itzulpenetan arreta jarriaz.

Literatura hauetako itzultzaile, idazle, editore eta ikertzaile literarioek hartuko dute parte, hala nola, Simona Scrabekc, Kataluniako PEN Clubaren partaidea; Manuel Rivas eta Harkaitz Cano idazleak; Roberta Gozzi eta Stefania Ciminelli itzultzaileak edota Nuova Frontiera argitaletxeko editorea.

Ekitaldian Libe Edizioni, on-line argitaletxeak, kaleratu berri duen Twist eleberriaren italierazko bertsioa aurkeztuko da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu