´Itzultzaile berriak´: euskarazko itzulpenaren inguruko mintegia Eslovenian
Euskara. Kultura. Mundura.
2016an ´Itzultzaile Berriak´ programa jarri zuten abian Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak) eta Etxepare Euskal Institutuak. Haren helburua euskarazko itzultzaileen formakuntza da, Europan euskaraz idatzitako lanen hedapena sustatzeko. Oraingoan, jarraipena emango zaio programari, eta bertan parte hartu zuten itzultzaileekin mintegia antolatu da Ljubljana eta Nova Gorica hirietan, Eslovenian, azaroaren 21etik 24ra bitartean.

Ljubljanako Liburu Azokan, Ljubljanako Unibertsitatean eta Nova Goricako Unibertsitatean antolatu dituzte solasaldiak, hainbat gai jorratzeko garaiko euskal literatura ardatz hartuta: euskal kultura eta literatura, itzulpengintzaren garrantzia euskal literaturaren garapenean, hizkuntza gutxitu baten literatur sistema, literatura euskaratik zuzenean itzultzeko garrantzia, Itzultzaile Berriak Programaren azalpena edota euskal literaturaren atzerriko sustapena izango dituzte hizpide, esaterako.
Saioen antolakuntzan, Barbara Pregelj itzultzaile, irakasle eta argitaratzailearen laguntza izango dute. Hain zuzen, bera izan zen Itzultzaile Berriak programaren baitan Euskal Herriko barnetegi batean sei hilabeteko egonaldia egin zuen itzultzaileetako bat (Laura Liubinavicivte –Lituania-, Mariya Petrova –Bulgaria- eta Katarzyna Sosnowska –Polonia- itzultzaileekin batera). Egonaldi horretatik eratorrita Bernardo Atxagaren Xola eta Ameriketako izeba lana eslovenierara itzuli zuen Pregelj-ek, eta dagoeneko bilduma bereko beste bi ale ere argitaratu ditu Malinc argitaletxearekin: Xola eta Angelito, eta Xolak badu lehoien berri.