IX. Irakurleen Topaketa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Uzt 2026
Donostia
Datorren uztailaren 10ean, nazioarteko euskara eta euskal kulturako irakurleak bilduko ditu Donostiako Tabakalerak, Etxepare Euskal Institutuak antolatutako topaketan. Bederatzigarren edizioa du aurtengoa, eta Etxepare Euskal Institutuak hitzartuta dituen unibertsitate-programa ezberdinetan euskara eta euskal kultura eskolak ematen dituzten irakurleek hartzen dute parte. Urtero legez, norbere esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko xedea du topaketak.