Izena-ematea zabalik: Excellence in Basque Studies VIII Uda ikastaroa- Euskal kultura eta berrikuntza

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-04-26

Aurten zortzigarrenez, Etxepare Euskal Institutuak "Excellence in Basque Studies" ikastaroa eskainiko du UPV-EHUko Udako Ikastaroen baitan. Aurtengoan berrikuntza izango du berariaz hizpide eta azkeneko urteetan kulturarekin zerikusia duten hainbat arlotan gertatu denari eta sortu denari erreparatuko dio. Izena ematea zabalik dago ikastaroa hasi eta bezpera arte, baina maiatzaren 31 baino lehen izena ematen dutenek preziu murriztua izango dute matrikulan.

Etxepare Institutuak 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan. Euskara eta euskal kultura ikasketak eskaintzen dira horietan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du. Hona informazio orokorra:

  • Noiz: Uztailaren 9an eta 10ean.
  • Non: Donostiako Miramar jauregian.
  • Norentzat: irakurleentzat, irakurle izan nahi dutenentzat nahiz euskal kulturaren inguruko ezagutza gaurkotu nahi duen edonorentzat.
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Izena emateko epea: apirilaren 12tik ikastaroaren bezpera arte. Prezio murriztua matrikula maiatzaren 31 baino lehen eginez gero.
  • Informazio zabalagoa eta matrikula: https://www.uik.eus/eu/excellence-basque-studies-viii

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu