Jabier Muguruzak bere azken lana aurkeztuko du Katalunian

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-01-31

Jabier Muguruza euskal musikariak bere azken lana “Leiho bat zabalik”, aurkeztuko du otsailaren 2an Katalunian. L’Hospitaleteko Barradas auditorioan izango da zita, Barnasants jaialdi entzutetsuaren egitarauaren baitan, eta Ander Mujika gitarjolearekin batera arituko da. Jaialdi berean izango dira hilabeteotan Kepa Junkera, Joseba Gotzon eta Rupe Ordorika euskal musikariak ere. 

Kontzertu berezia izango da musikariarentzat, izan ere, bertan irabazi zuen duela bi urte jaialdiko kontzertu onenaren saria, eta oraingoan bere disko berria Katalunian aurkezteari ekingo dio.

“Leiho bat zabalik” lanak, bere 15.a kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (Carasueño) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra. Bi musikari nagusi horiez gain, Mireia Otzerinjauregiren ahotsa dago, eta gonbidatu gisa, Miren Iza kantaria (Tulsa).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu