EAS-EZE 2026: Jaime de los Ríosek eta Mikel Otxoteko

2026/05/28

Jaime de los Ríosek eta Mikel Otxotekok euren proiektuak aurkeztuko dituzte Buenos Airesen, Universidad Nacional de Tres de Febrero unibertsitatearen (UNTREF) Arte Garaikideko Zentroan,  EAS-EZE programaren baitan.

Euskara. Kultura. Mundura.

Bitaminek, Etxepare Euskal Institutuaren batera sustatutako EAS-EZE programak hamargarren edizioa izango du aurten. Eta gainera, Bitaminek 15 urte beteko ditu sorkuntza, bitartekaritza eta lankidetza artistikorako gune gisa.

Hori dela eta, EAS-EZE programaren aurtengo edizioak, izaera berezia izango du: bi izango dira Buenos Airesen euren proiektuak aurkeztuko dituzten artistak. Aurreko urteetan bezala, Universidad Nacional de Tres de Febreroko (UNTREF) Arte Garaikideko Zentroan aurkeztuko dituzte, Latinoamerikako arte garaikidearen erreferentziazko guneetako batean.

Hautatutako proiektuak honako hauek dira:

Instrucciones para encender un diálogo, Jaime de los Ríos

Proiektuak interneten azpiegitura fisiko eta geopolitikoa aztertzen du, pertsonen arteko konexio errealetatik abiatuta sortutako argi-eskultura efimeroen bidez. Teknologia, boterea eta harremanen inguruko irakurketa poetiko eta kritikoa proposatzen du.

Buenos Aires: ecologías urbanas, Mikel Otxoteko

Proiektuak Buenos Aires migrazio-ekologien sistema geruzatu gisa irakurtzea proposatzen du, migrazio fluxuek hiria nola eraldatzen duten aztertuz. Argizko bost dispositiboren bidez, lanak lurraldearen geruza sozial, ekonomiko eta kulturalak kartografia kritiko bihurtzen ditu.

Epaimahaia Diana Wechslerrek, Ane Lekuonak eta Bitaminek osatu dute.

EAS-EZE

Ikerketa eta ekoizpen artistikoa sustatzeko, euskal sortzaileen nazioarteko proiekzioan laguntzeko eta mugikortasuna zein kultura-trukea bultzatzeko helburuarekin sustatzen dute Biaminek eta Etxepare Euskal Institutuak EAS-EZE programa.

Azken hamar urteotan, EAS-EZE euskal arte garaikidearen nazioartekotzerako plataforma gisa sendotu da, artista, erakunde eta kultura-testuinguru ezberdinen arteko ikerketa, ekoizpen eta harreman aukerak sortuz.

Etxepare Euskal Institutuaren misioarekin bat eginez, EAS-EZE programak lankidetza-sareak indartzen eta euskal sorkuntzarentzat nazioarteko ikusgarritasun eta elkarrizketa espazio berriak irekitzen laguntzen du.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
?>