EAS/EZE #10: deialdia zabalik

2026/03/10

Euskara. Kultura. Mundura.

Bitaminek EAS/EZE programan izena emateko epea ireki du, eta apirilaren 7ra arte luzatuko da. Artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatzea xede, sortzaileen sustapenean lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna sustatzen ditu programak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta lan egiten duten pertsonen proiektu artistikoetara irekita dago deialdia.

Hautatutako artistak, lana euskal testuinguruan garatu eta, ondoren, Buenos Aireseko hainbat kulturgune nabarmenetan mamituko du sorkuntza-proiektua. Gainera, bertako erakundeekin jarduera-egitarau bat antolatuko da artistak hainbat jardueratan parte har dezan, hala nola erakusketa, mahai-inguru, eztabaida, atelier eta topaketak, tokiko artista eta kolektiboekin.

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
?>