Jean Haritschelhar Katedra 2026: Cécile De Cat

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 20
    Mai 2026
    21
    Mai 2026
    Bordele | Baiona

Etxepare Euskal Institutuak Université Bordeaux Montaigne-n (UBM) sustatzen duen Jean Haritschelhar Katedraren baitan, Cécile De Cat Leeds Unibertsitateko Hizkuntza eskolako ikerlaria izango da aurtengo gonbidatua.

Ikerlariak 5 eta 8 urte bitarteko haur elebakar eta elebidunen elkarrizketa-inplikaturen inguruan ariko da. Katedraren baitan bi jarduera nagusi egingo dira: maiatzaren 20an Bordeleko UBMn, eta 21ean, hitzaldia Baionako Euskal Museoan.

Jardunaldi osoko egitaraua osatu da Bordelen Jean Haritschelhar Katedra honetarako, eta Cécile De Catez gain, beste hainbat adituk ere hartuko dute parte, haur elebidunen gaitasun eta nahasmenak aztergai.

Biharamunean, maiatzak 21, Cécile De Catek hitzaldia eskainiko du Baionako Euskal Museoan arratseko 18:00etan, non irakaskuntza elebakarraren testuinguruan haur eta nerabeen elebiduntasuna aletuko duen.

Jean Haritschelhar Katedra

Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan sustatzen dituen katedretako bat da Université Bordeaux Montaigne-ko Jean Haritschelhar Katedra. 2016an sortutako katedra honen bidez, euskal ikasketak, bereziki literatura eta linguistika, eta iberiar ikasketak sustatzen dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>