Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du "Le Rocher de Palmer" aretoan, Bordelen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-05-25

Kalakan musika taldeak kontzertua eskainiko du Bordeleko Le Rocher de Palmer maiatzaren 29an 20:30etan.  Kultur gune ospetsu honek bere urteko programazio nagusiaren baitan kokatu du Kalakan taldearen kontzertua, hirukoteak sortzen duen ikusminaren adierazgarri.

Kalakan taldea pasa den apirilean Sarako leizeetan aurkeztu zuen bigarren diska eskaintzen ari da nazioarte mailako biran. "Elementuak" lanean, euskal herri-musikaren erroetara itzuli dira egin duten Jamixel, Thierry eta Xan musikariak.

Le Rocher de Palmer arreta berezia eskaintzen ari zaio euskal kulturari. Izan ere, Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Kultur Erakundeak eta Bordeleko kultur guneak 2014an sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz, 2015ean euskal kulturari eskainitako AKITANIA.EUS programazio berria txertatu du bere urteko ekintzetan. Horren baitan musikako tailerrak, erakusketa bat eta hainbat kontzertu hartuko ditu urtean zehar Le Rocher de Palmer guneak, bai eta literatura errezitaldiak.

Martxoan Juan Mari Beltranen hirukotearen kontzertua eta euskal musika tradizionalaren tailerrak egin ziren, Le Rocher de Palmer kulturgunera hurbiltzen direnentzat ez ezik, umeentzat ere bai, eskoletako haurrentzat aurrez antolatutako saioak ere egin zituzten eta.

Martxoan txalaparta hileko instrumentua ere izan zen kulturgunean, eta hori dela eta erakusketa bat antolatuko zuten horren inguruan. Gainera, Juan Mari Beltranek bere museotik, Soinuenea-tik , eraman dituen hainbat euskal musika-tresna gehiago –xirulak, ttun-ttunak, albokak…-ere erakusgai egon ziren astebetez.

Udazkeneko sasoia azaroan hasiko da. Kulturguneak euskal jazz talde baten kontzertua programatuko du, eta  Bordeleko Literatura Azokaren testuinguruan, euskal literatura errezitaldiak ere antolatzeko asmoa dauka.

 

Irudia: Kalakan Facebook

 

Kalakan musika taldeak kontzertua eskainiko du Bordeleko Le Rocher de Palmer maiatzaren 29an 20:30etan. Kultur gune ospetsu honek bere urteko programazio nagusiaren baitan kokatu du Kalakan taldearen kontzertua, hirukoteak sortzen duen ikusminaren adierazgarri.

Kalakan taldea pasa den apirilean Sarako leizeetan aurkeztu zuen bigarren diska eskaintzen ari da nazioarte mailako biran. "Elementuak" lanean, euskal herri-musikaren erroetara itzuli dira egin duten Jamixel, Thierry eta Xan musikariak.

Le Rocher de Palmer arreta berezia eskaintzen ari zaio euskal kulturari.Izan ere, Etxepare Euskal institutuak, Euskal Kultur Erakundeak eta Bordeleko kultur guneak 2014an sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz, 2015ean euskal kulturari eskainitako AKITANIA.EUS programazio berria txertatu du bere urteko ekintzetan. Horren baitan musikako tailerrak, erakusketa bat eta hainbat kontzertu hartuko ditu urtean zehar Le Rocher de Palmer guneak, bai eta literatura errezitaldiak.

Martxoan Juan Mari Beltranen hirukotearen kontzertua eta euskal musika tradizionalaren tailerrak egin ziren, Le Rocher de Palmer kulturgunera hurbiltzen direnentzat ez ezik, umeentzat ere bai, eskoletako haurrentzat aurrez antolatutako saioak ere egin zituzten eta.

Martxoan txalaparta hileko instrumentua ere izan zen kulturgunean, eta hori dela eta erakusketa bat antolatuko zuten horren inguruan. Gainera, Juan Mari Beltranek bere museotik, Soinuenea-tik , eraman dituen hainbat euskal musika-tresna gehiago –xirulak, ttun-ttunak, albokak…-ere erakusgai egon ziren astebetez.

Udazkeneko sasoia azaroan hasiko da. Kulturguneak euskal jazz talde baten kontzertua programatuko du, eta  Bordeleko Literatura Azokaren testuinguruan, euskal literatura errezitaldiak ere antolatzeko asmoa dauka.

 

Irudia: Kalakan Facebook

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.