Karmele Jaioren zain Guadalajarako FIL azokan eta Mexiko DFn
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal liburuek zeresana izango dute aurten ere FIL Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan: euskal editoreen elkarteekstanda jarri dute ferian; Etxepare Euskal Institutua ere sustapen lanetan dihardu bertan, gaurtik.
Bihar Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria eta Institutuaren eskutik doan Karmele Jaio idazlea gehituko zaizkie. Idazleak topaketa ezberdinak burutuko ditu azokan -abenduaren 5ean eta 6an- ikasleekin, irakurleekin eta nazioarteko ipuingileekin. Abenduaren 9tik aurrera Mexiko DFn izango da: hitzaldiak eskainiko ditu UNAM Universidad Autónoma Nacional de México unibertsitatean eta Centro de Creación Literaria Xavier Villaurrutia kultur gune ezagunean. UIA Universidad Iberoamericana Ciudad de México delakoan euskal literaturaren gaineko irratsaio bateko protagonista ere izango da.