KIMUAK 2018ra laburmetraiak aurkezteko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-03-01

KIMUAK programaren 2018ko ediziora film laburrak aurkezteko epea osteguna, martxoaren 1etik ostirala, maiatzaren 25era bitartean egongo da zabalik.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura SailakEtxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Dei honetan hautatuak suertatzen diren lm laburrak, KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

KIMUAK programaren 2018ko ediziora film laburrak aurkezteko epea osteguna, martxoaren 1etik ostirala, maiatzaren 25era bitartean egongo da zabalik.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Dei honetan hautatuak suertatzen diren lm laburrak, KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek, 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lm labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2017ko ekainaren 1etik aurrera osatu badira.

Bestalde, beharrezkoa izango da zuzendariak edota ekoizle nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitza izatea. Hautagaitza zuzendariak aurkezten badu, gutxienik deialdia argitara eman baino urtebete lehenagotik EAEn erroldatuta dagoela egiaztatu beharko du, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dela. Film laburra ekoizle edo produkzio- etxe batek aurkezten badu, ordea, EAEn izan beharko du egoitza, eta lana bi enpresa edo gehiagoren arteko koprodukzioa bada, EAEko ekoizleak gehiengoa duen bazkidea izan beharko du.

Ez dira onartuko komertzialki estreinatuak izan diren lm laburrak, eta telebistaz, internetez edota beste edozein plataforma publikoren bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com web gunean daude eskuragarri.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu