Kimuak 2019ko katalogoko film laburrak hautatu dituzte
Euskara. Kultura. Mundura.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin antolatzen duen Kimuak programak hautatu ditu jada 22. edizioko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin antolatzen duen Kimuak programak hautatu ditu jada 22. edizioko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak.
Hauek dira 2019ko katalogoa osatuko duten lanak: Artiko, Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanorena; El Infierno, Raúl de la Fuenterena; Labo, Jesús María Palaciosena; Leyenda Dorada, Ion de Sosa eta Chema García Ibarrarena; Lursaguak (escenas de vida), Izibene Oñederrarena; Mateoren Ama, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagarena; eta Medvedek, Ainhoa Gutiérrez del Pozorena.
Aurtengo aukeraketak fikzioa, zientzia-fikzioa, animazioa eta dokumentala jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, bat elebitan (euskaraz eta gazteleraz), bi gazteleraz, bat ingelesez eta, azken bat, dialogorik gabekoa da.
Kimuak programarako zazpi film laburrak hautatu dituen aurtengo batzordea, kultura eta ikus-entzunezkoen alorreko bost adituk osatu dute. Heldu zaizkien 65 proposamenen artean egin dute aipatutako aukeraketa.
Kimuakek euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Hautatuak suertatu diren film labur hauek nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira gaurtik hasita. Bere webgunean laster izango dira ikusgai aukeratutako lanen trailer guztiak eta informazioa.