Kimuak 2022 film laburren aukeraketara 75 hautagai aurkeztu dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-06-03

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatu eta Zineuskadi elkarteak kudeatutako KIMUAK programaren 2022ko edizioan parte hartzeko deialdia 75 hautagairekin itxi da. Datorren asteazkenean, ekainaren 8an, emango da jakitera aukeraketa berria.

Izena eman duten lanak aztertu eta ebaluatzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituz osatutako hautespen batzorde independentea osatuko dute María del Puy Alvarado ekoizle, gidoilari eta irakasleak; Malvalanda ekoizpen etxearen sortzaileak; Alejandro Díaz Castaño FICX – Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendariak;     Vanesa Fernández Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak; Iñaki Lazkano Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaileak, eta Javier Ocaña zinema kritikari eta idazleak.

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatzen duen eta Zineuskadi elkarteak kudeatzen duen KIMUAK programak Euskadiko Filmategiaren laguntza du film laburrak zabaltzeko.

Dei honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aurten, berritasun gisa, Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Hirigune Elkargoko euskarazko film laburrak ere onartuko dira. Euskadiko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan ahalko dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu