Zinema ziklo birtuala: Kimuak

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 05
    Abu 2021
    02
    Ira 2021
    Santiago de Chile / Lima / Bogota / Buenos Aires

Kimuak katalogoko lanek jarraitzen dute ikusle berrietara heltzen; Txile, Peru, Argentina eta Kolonbian ikusi ahalko dira, abuztuko ostegunetan, hainbat euskal film. Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategiaren laguntzaz sustatuako programak, urtero, euskal film laburren hautaketa egiten du nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaltzeko, gero, lan horiek. Denera, azken urteotako katalogoetako 12 ikus-entzunezko proiektatuko dituzte abuztuiuaren 5etik irailaren 2ra, Buenos Aires, Santiago de Chile, Bogota eta Liman.

Lehen emanaldirako, hilaren 5ean, Asier Altunaren ´Artalde´, Jose Mari GOenagaren ´Lagun mina´ eta Koldo Almandozen ´Deus et machina´ izan dira hautatuak. Gero, abuztuaren 12an, Aitor Arregiren ´Zarautzen erosi zuen´, Josu Martinezen ´Ama´ eta Koldo Almandozen ´Quebrantos´ izango dira ikusgai. 

Hurrengoan, abuztuaren 19an, Las chicas de Pasaik bikoaren ´Gure hormek´ eta Alejandro Díaz Castañoren ´Ihesa´ ikusteko aukera izango da. Hilaren azken ostegunean, aldiz, Sara Fantovaren ´No me despertéis´ eta Ainhoa Gutiérrez del Pozoren ´Medvedek´ emango dituzte. Irailaren 2an, azkenik, Pello Gutiérrezen ´Zain´ eta Jose Mari Goenagaren ´Mateoren ama´ lanek itxiko dute egitaraua. 

 

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu