Kimuak programak jaso du Donostiako Zinemaldiaren Zinemira Saria
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak sustatzen duten Kimuak euskal film laburren programak jaso du aurtengo Zinemira Saria, Donostiako Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dutena euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko asmoz.
Euskal Filmategiko Txema Muñoz eta Esther Caberok jaso dute saria irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian egin den Euskal Zinemaren galan. “Eskerrak bihotz-bihotzez zuzendari, ekoizle, aktore teknikari, gidoilari, argazkilari, musikari eta profesional guztiei. Gure lanak zentzua badu, zuek hor zaudetelako da-eta. Zuena guztiona da saria”, esan zuten.
1998an sortu zen Kimuak ekimena, euskal film laburren loraldia gertatzen hasi zen momentu batean. Film laburrak zuzentzeko eta, gero, aretoetan banatzeko laguntzen gabeziari erantzuteko sortu zen Kimuak, euskal ikus-entzunezkoak Espainiar estatuan eta nazioartean sustatu, zabaldu eta banatzeko asmoz. 23 urteren bueltan. Indarrean jarraitzen du elkartearen xede horrek, euskal zinemagileak hauspotuz nazioartera.
Orain arte, Imanol Uribek (2009), Alex Angulok (2010), Elías Querejetak (2011), Michel Gaztambidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014), Karmele Solerrek (2015), Ramón Bareak (2016), Julia Juanizek (2017) , Ramón Agirrek (2018) ‘Txepe’ Larak (2019) eta Sara Bilbatuak (2020) jaso dute.