Kirmen Uribe idazleak Hay Festival Arequipa jaialdian parte hartuko du

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-12-05

Kirmen Uribe idazleak abenduaren 8tik 11ra Peruko Arequipa hirian ospatuko den Hay Festival Arequipa kultur jaialdian parte hartuko du. Larunbat honetan egingo den topaketan Uribe bere hirugarren eleberriaz jardungo da -Elkarrekin esnatzeko ordua (2016)- Marina Perezagua idazlea eta Laura Revuelta kultura kazetariarekin batera.

(...)

Bilbao-New York-Bilbao (2008) eta Mussche (2013) eleberrien ostean, oraingoan Uribek II Mundu Gerran aliatuentzat espia gisa aritu zen Txomin Letamendi musikariaren eta bere emazte Karmele Urrestiren istorioa du hizpide.

Aurten bigarren urtea betetzen duen Hay Festival Arequipa jaialdia arte eta zientzien topagunea da. Programatutako tailer, hitzaldi, kontzertu eta irakurketetan, besteak beste, Alessandro Baricco, David Foenkinos, Héctor Abad Facionlince, Alfredo Bryce Echenique, Jody Williams edota Gaston Acurio bezalako izen ezagunek parte hartuko dute.

Euskal literatura ezagutzera emateko, urtero euskal idazle ezberdinek parte hartzen dute festibalaren edizioetakoren batean Etxepare Euskal Institutua eta Hay Festivalen arteko akordioari esker. Besteak hiri batzuen artean Hay-On-Wye (Gales), Cartagena (Colombia), Arequipa (Peru), Queretaro (Mexiko) eta Segovian (Espainia) ospatzen da jaialdia.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu