Kirmen Uribe Ingalaterrako jaialdi eta unibertsitate ezberdinetan egongo da Jesús Carrasco idazlarekin batera
Euskara. Kultura. Mundura.
Kirmen Uribe idazle euskaldunak hainbat ekitalditan hartuko du parte Ingalaterran, Jesús Carrasco idazlearekin batera, Etxepare Euskal Institutua eta Instituto Cervantesen babesaz, urriak 10-15 bitartean. Besteak beste, London Literature festival eta Ilkley Literature Festival literatura jaialdian egongo dira autoreak.
Urriaren 10ean, London Literature Festival jaialdian parte hartuko dute bi idazleek, Southbank Centre-n; “Evolutionaries and Runaways” izeneko solasaldia eskainiko dute bertan, BBC Radio 4-eko Razia Iqbal aurkezleak moderatutako saioan. Urriaren 11an, aldiz, Ilkley Literature Festival jaialdian egongo dira, eta Alexandra Büchler izango dute moderatzaile. Gainera, jaialdian zehar, idazleak liburuak sinatzen arituko dira.
Hilaren 12an, Leeds-era egingo dute bidaia, eta bertako unibertsitatean eskainiko dute hitzaldia, Javier López Alós irakaslearen laguntzaz. Biharamunean, berriz, saioa Manchester hiriko Cervates Institutuaren egoitzan eskainiko dute, bertako Manchester Literature Festival jaialdiaren testuinguruan; Mariana Casale O’Ryan izango da moderatzailea.
Azkenik, 14ean, Aston University-n egingo dute geltokia, eta biharamunean Kirmen Uribe University of Birminhamen izango da, bertako euskara eta euskal kultura irakurleak, Ira Ortgosak, lagunduta.

Irudia: Ferran Nadeu