´Koaderno gorria´ nobelaren itzulpena Bulgarian aurkeztuko du Arantxa Urretabizkaiak
Euskara. Kultura. Mundura.
Arantxa Urretabizkaia euskal idazleak “Koaderno gorria” nobelaren bulgarierarako itzulpena aurkeztuko du Bulgariako Sofia eta Plovdiv hirietan, Liburua Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 kultur hiriburutzak sustatutako “Itzultzaile Berriak” programaren baitan itzuli du María Pachkovak. Programa honi esker nazioarteko hainbat itzultzailek egonaldiak egin zituzten euskal barnetegi batetan, hizkuntza ikasi eta euskal literaturaren itzulpena ahalbidetzeko.

Martxoaren 27an Urretabizkaiak Sofiako unibertsitateko euskal ikasketetako ikasleekin solasaldia izango du. Arratsalde horretan, aldiz, ekitaldi irekia eskainiko du hiri bereko Peroto kultur-zentroan. Biharamunean, Plovdiv hiriko unibertsitateko ikasleen aurrean aurkeztuko du liburuan.
Sofiako ekitaldian Maria Pachkova itzultzaileak hartuko du parte, eta Marín Bodakov kritikaria izango da moderatzaile. Plvdiv-en, bestalde, Veselka Nenkova irakasleaz lagunduta egongo da Urretabizkaia.
María Pachkova itzultzaileak eta Bulgariako Cervantes Institutuak antolatu dituzte ekimena, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.