Komunikazioaren eta inkomunikazioaren leihotik begira Kukairekin Buenos Airesen
2014/07/28
Euskara. Kultura. Mundura.
Dantzatuz, kantatuz, oihu eginez edo isiltasunez elkarrizketak sortuz edo bakarrizketetan igeri eginez edota arte jardueren eta pertsonen arteko mugak urratuz sortu zuten Arriaga Antzokiak eta Kukai Dantza eta Tanttaka Teatroa konpainiak Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizuna, Mikel Laboak egiten zuen bezalaxe dikotomia horrek irekitako leihoetan begirada ipintzen duena. Ikuskizun zoragarri honek Argentinarako bidea hartuko du laster: abuztuaren 22, 23 eta 24an Teatro Regio antzokian taularatuko dute, Etxepare Euskal Institutuak Complejo Teatral de Buenos Aires erakundearekin sinatutako hitzarmenari esker.
Kukai konpainiak ez du segidan berehala itzultzeko asmorik, gainera: jarraian Gelajauziak, euskal dantza oinarri hartuta Cesc Gelabert koreografo handiarekin batera sortutako kale-ikuskizuna eramango du Tucuman (abuztuak 27), Salta (abuztuak 29), Jujuy (abuztuak 31), Corrientes (irailak 3), Resistencia (irailak 4), Chaco (irailak 6) eta Santa Fe (irailak 7) argentinar hirietara.

Argazkietan: Komunikazioa-Inkomunikazioa. Egilea: Gorka Bravo