Korrika lehiaketa: bozkatu zure bideo gogokoena!
Euskara. Kultura. Mundura.
21. Korrika apirilaren 4tik 14ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Garestik Gasteiza, euskararen aldeko aldarria eginez. Eta azken urteetan bezala, aurten ere Korrikaren lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da.

AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker Korrika txikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate eta Euskal Etxetan.
Tartean, bigarren aldiz antolatu da dagoeneko abian den bideo-lehiaketa. Mundu osoko ikasleek euskararen aldeko aldarriak bidali dizkigute bideo formatuan. AEKren Youtubeko kanalean “klika” eginaz bozka dezakezu gustukoen duzunaren alde.
“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) irabaziko dute: munduko Euskal Etxeetatik bidalitako bideoen artean bozkatuenak eta nazioarteko unibertsitateetako irakurletzetatik jasotako bideo bozkatuenak. Irabazleek udan Euskal Herriko barnetegi batean egonaldia egiteko aukera izango dute euskararen ikaskuntzan sakondu eta Euskal Herria ezagutzeko.
Apirilaren 7a 1a bitartean bozka daitezke bideoak, sartu hemen, ikusi eta aukeratu zure gogokoena!