Korrika Munduan bideo lehiaketa: bozkatu zure gogokoena!
Euskara. Kultura. Mundura.
Martxoaren 14tik 24ra, 23. Korriak Euskal Herriko kaleak zeharkatuko ditu, Irundik Baionara. Baina euskararen aldeko aldarria nazioartera ere iritsiko da.
AEKrekin lankidetzan, Etxepare Euskal Institutuak Korrikak sustatu ditu bere sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetan.
Prestaketak hasi dituzte eta munduko hainbat txokotatik euskararen aldeko aldarriak jaso ditugu Korrika bideo lehiaketan parte hartzeko.
Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei eta Euskal Etxeetako euskara ikasle eta komunitateari zuzendutako lehiaketa da, munduko euskara ikasleek Korrikari babesa emateko helburua duena.
Gaurtik aurrera, AEKren Youtubeko kanalean “Atsegin dut” sakatuz bozka dezakezu zure gogokoena.
“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) AEK-k antolatutako online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute, bi pertsonarentzako.
- Unibertsitate sareko bideo bozkatuenak: AEK-k antolatutako online barnetegia, bi pertsonarentzat
- Euskal Etxeen sareko bideo bozkatuenak: AEK-k antolatutako online barnetegia, bi pertsonarentzat
Martxoaren 1era arte eman daiteke bozka (16:00 GMT+1) eta egun berean jakinaraziko dugu sartu hemen, ikusi eta aukeratu zure gogokoena!
- Laurak bat Euskal Etxea Buenos Aires (Argentina)
- Beti Aurrera Euskal Etxea, Buenos Aires (Argentina)
- Gure Txoko Centro Vasco Valladolid (I)
- Gure Txoko Centro Vasco Valladolid (II)
- Santiagoko Euzko Etxea (Txile)
- Limako Euskal Etxea (Peru)
- Viña del Marreko Euzko Etxea (Txile)
- Masarykova univerzita (Txekiar Errepublika)
- The University of Edinburgh (Eskozia)
- Université Sorbonne Nouvelle (Frantzia) (I)
- Université Sorbonne Nouvelle (Frantzia) (II)
- Sydneyko Euskal Etxea (Australia)