Korrika munduan: bozkatu zure bideo gogokoena!

2017/03/13

Euskara. Kultura. Mundura.

20. Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du martxoaren 30etik apirilaren 9ra, Otxandiotik Iruñera, baina bere lekukoa munduko txoko guztietara iritsiko da. Korrika eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, korrika txikiak antolatuko dira Institutuak nazioartean dituen irakurletzetan.Gainera, ikasleek #BatZUk mezuarekin bat egin eta bideo lehiaketa batean hartuko dute parte.

Mundu osoko ikasleek euskararen aldeko aldarriak bidali dizkigute bideo formatuan, haien hirietako txoko ezberdinak erakutsiz, eta dagoeneko gogokoena bozkatu dezakezue Youtuben atsegin dut ematen. Irabazleak AEKren barnetegietan egonaldia egiteko aukera izango du, euskararen ikaskuntzan sakondu eta euskal ohiturak ezagutu ahal izateko.

Martxoaren 22ra bitartean bozkatu daitezke bideoak, aukeratu zure gogokoena!

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu