Flandria-Euskadi: Korrontzi Dantzan in Flanders
Euskara. Kultura. Mundura.
-
13Abe 202315Abe 2023
Heuvelland / Langdorp / Sint-Niklaas
‘Korrontzi Dantzan in Flanders’ proiektuak euskal eta flandriar musika eta dantza uztartzen ditu. Batetik, Korrontzik euskal musika eta dantza tradizionala eramango ditu Flandriara. Bestetik, Muziekcentrum Dranouter-eko dantzariekin koreografia berriak sortu eta bere ikuskizunetan txertatuko ditu.
- 2023.12.13
Muziekcentrum Dranouter (Heuvelland) - 2023.12.14
Merode Kerkconcerten (Langdorp) - 2023.12.15
Muziekclub t’ Ey (Sint-Niklaas)
Korrontzi
Korrontzi (Euskal Herria, 2004) folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen. Bere helburua, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea da. Beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta.
