Krakow Film Festival: Euskal Leihoa

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 28
    Mai 2023
    04
    Eka 2023
    Krakovia

Krakow Film Festival zinema jaialdia maiatzaren 28tik ekainaren 4ra bitartean egingo da. Krakoviako Zinemaldia dokumentalei, animaziozko filmei eta film laburrei eskainitako munduko lehiaketarik zaharrenetakoa da. Bere muina maila bereko hiru lehiaketaz osatuta dago: dokumental lehiaketa, film laburren lehiaketa eta lehiaketa nazionala. Jaialdiak irauten duen zortzi egunetan, ikusleek poloniako eta mundu osoko 250 film ikusteko aukera izango dute.

Aurtengo edizioan, bi euskal film ikusgai egongo dira jaialdiko programazioan, ‘Focus on Spain’ sail ez lehiakorraren baitan, Etxepare Euskal Institutuak euskal zinemaren presentzia bermatzeko Krakow Film Festivaekin egindako hitzarmenaren ondorioz.

Bi arnas’ (Jon Mikel Fernandez, 2022).

  • Maiatzaren 30ean, 18:30ean, Agrafka zineman.
  • Ekainaren 2an, 16:00etan, Agrafka zineman. Proiekzioaren ostean, solasaldia egingo da.

El Drogas’ (Natxo Leuza, 2022).

  • Maiatzaren 28an, 16:00etan, Agrafka zineman.
  • Ekainaren 1ean, 18:30ean, Pod Baranami zineman. Proiekzioaren ostean, solasaldia egingo da.

Basque. Audiovisual. CEDOC Market azokan egongo da, Krakow Film Festival dela eta, Krakovian egingo den sormenezko dokumentalen koprodukzio topaketan.

Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean burutuko da eta ICAAk bi euskal proiektu aukeratu ditu ‘Co-production meeting’ ekimenean parte hartzeko. Alde batetik, Balea Media ekoiztetxeko Iñigo Lezertua ´Beloki, father and son´ proiektuarekin bertaratuko da, eta, bestetik, Kanaki Filmseko Amaia Remirez García, ´Vréco: Sarajevo – New York – Granada´ lanarekin joango da.

Topaketak irauten duen egunetan, euskal ekoizleek aukera izango dute poloniar homologoekin koprodukzio-bilera ezberdinetan parte hartzeko, dokumentalen aurkezpena egiteko eta CEDOCen hautatutako beste proiektu batzuekin banakako bilerak egiteko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu