Kukai, Ertza eta Amaia Elizaran Tenerifen arituko dira
2018/07/11
Euskara. Kultura. Mundura.
Uztailaren 15era arte eszenikoen hiriburu bilakatuko da Tenerife MAPAS azokari esker. Nazioarteko 170tik gora programatzaile hurbilduko dira Kanariar Uharteetako hiriburura eta 220 ikuskizun baino gehiago eskainiko dira.

Donostiako dFeriatik igaro ostean, Euskal Herriko hiru konpainiak euren azken lanak aurkeztuko dituzte MAPASen: Meeting Point, Ertza (uztailak 12); Topa, Kukai Dantza (uztailak 13), eta Block eta Pool, Amaia Elizaran (uztailak 14).
dFeria Abroad egitasmoaren testuinguruan izango dira emanaldiak. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza duen proiektu honen helburua da Euskal Herriko sorkuntza eszenikoari laguntzea eta merkatu berriak irekitzea, baita beste errealitate artistiko batzuekin mestizajea sustatzea ere.
Aurten, dFeria Abroad-en baitan, beste jaialdi batzuekin ere egingo da lan, hala nola Festival Cervantino de Montevideo eta Festival Internacional de Brasilia jaialdiekin.