Kultura Live Lab: musika aretoen nazioarteko jardunaldia Donostian

2017/06/05

Euskara. Kultura. Mundura.

Kultura Livek, Euskal Herriko Zuzeneko Musika Areto Pribatuen elkarteak, Kultura Live Lab ekimena sortu du sektorearen inguruko mahai inguru, mintegi eta lanabesak bultzatzeko asmoarekin, ekainaren 6an, Donostiako Dabadaban.

Zuzeneko musika aretoen lan-dinamikan profesionaltasuna bultzatu eta aurrera egiteko apustua sendotzeko Nazioarteko Zuzeneko Musika Aretoen Jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honen bitartez Live DMA elkartearen lan dinamika, Creative Europe ekimena, Europako zuzeneko musika aretoen sarea osatzeko oinarriak, eta zuzeneko musika aretoen datu baseak aurrera eramateko dinamikak ezagutuko dituzte.

Horretarako, Europako Live DMA elkarteko Audrey Guerre (koordinatzailea) eta Arne Dee(datu baseak osatzeko Live DMA survey programaren koordinatzailea) gonbidatu dituzte. Haiekin batera Creative Europe ekimena ezagutzeko Ainhoa González Sanchiz (Creative Europe Desk Media Euskadi) izango da.

Ekimena proiektu europarrak aurrera eramateko abiapuntu izan nahi du. Ikusi informazio guztia esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu