KUP taldea Abesbatzen Munduko Sinposiumean izango da

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-07-21

Abesbatzen Munduko Sinposiumaren XI. edizioa Bartzelonan egingo da, 2017ko uztailaren 22tik 29ra bitartean, eta bertan izango da KUP taldeaGabriel Baltes maisuaren zuzendaritzapean. Abeslari, zuzendari, musikagile, musikako profesional, editore eta, oro har, musika maite duten entzuleen elkargune bilakatuko da Bartzelona. Sinposiumak dirauen egunetan jardunaldiak, tailerrak, master class desberdinak, kontzertuak, partituren aurkezpenak, etab. egingo dira, izen handiko zuzendari, profesional eta abesbatzekin.

Abesbatzen Munduko Sinposiumaren XI. edizioa Bartzelonan egingo da, 2017ko uztailaren 22tik 29ra bitartean, eta bertan izango da KUP taldea, Gabriel Baltes maisuaren zuzendaritzapean. Abeslari, zuzendari, musikagile, musikako profesional, editore eta, oro har, musika maite duten entzuleen elkargune bilakatuko da Bartzelona. Sinposiumak dirauen egunetan jardunaldiak, tailerrak, master class desberdinak, kontzertuak, partituren aurkezpenak, etab. egingo dira, izen handiko zuzendari, profesional eta abesbatzekin.

Abesbatzen Nazioarteko Federazioak (IFCM) antolatzen du mundu mailako sinposium hau, 3 urtetik behin, eta XI. edizio honetan nazioarte mailan entzute handikoak diren 24 abesbatzek hartuko dute parte guztira, KUP taldea tartean. Hautaketa-prozesu zorrotza gainditu behar izan dute abesbatza guztiek, eta ibilbide azpimarragarria egiaztatu. Halaber, azken urteetan nazioarte mailan entzute eta arrakasta esanguratsua erdietsi duten abesbatzak izango dira Bartzelonan, mundu osoko herrialde desberdinetakoak.

2017ko Sinposiumaren leloa  “The colors of Peace” izango da, bakearen koloreak, alegia. Ideia horretan oinarrituta prestatu beharko dituzte euren egitarauak abesbatzek. Egitarau horiek Bartzelona hiriko leku desberdinetan entzun ahalko dira, agertoki garrantzitsuak tarteko: Palau de la Música, L’Auditori, Santa María del Pi, Sagrada Familia… KUP taldearen programetako bat osorik izango da euskaraz, 6 Musikagile gipuzkoarrek sortua: Javier Busto, David Azurza, Eva Ugalde, Junkal Guerrero, Xabier Sarasola eta Josu Elberdin. Hainbat euskal idazleren lanetan oinarritu dira horiek: Kirmen Uribe, Juan Kruz Igerabide, Josune López, Mikel Sarriegi, Urko Bilbao eta David Azurza.

KUP taldeko kideen esanetan, ohore izugarria da mundu mailako halako Sinposium batean Euskal abesbatzen ordezkari izatea. Informazio gehiago eskuratzeko, edota hautatutako abesbatzen zerrenda osoa ikusteko, joAbesbatzen Nazioarteko Federazioko web orrira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.