La Basu euskal hip hop musikaria Suns Festival jaialdian izango da

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-11-30

SUNS EUROPE hizkuntza gutxituen arte eszenikoen jaialdi europarra da, eta aurten hirugarren edizioa izango du italiako Udine hirian, azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitartean. Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, La Basu euskal hip hop musikaria bertan izango da.

SUNS EUROPE hizkuntza gutxituen arte eszenikoen jaialdi europarra da, eta aurten hirugarren edizioa izango du italiako Udine hirian, azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitartean. Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, La Basu euskal rap musikaria bertan izango da.

2009an jaio zen jaialdia, Mediterraneoko europar Alpeetako komunitate gutxituen musika lehiaketa modura; geroztik, Europako hizkuntza gutxituetako artistentzako topaleku eta elkartrukerako espazio bilakatu da.

La Basu, Elena Caballero Villanueva, euskal hip-hop eszenako ahots ezagunenetakoa da, eta azaroaren 30ean izango da jaialdian. 1090eko hamarkadaren bukaeratik  dabil musikagintzan  eta urteetan zehar euskarazko eta gaztelaniazko errimak uztartu ditu rap, soul, reggae, funk, rhythm’n’blues, rock, folk edota flamenko doinuekin.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu