Lan bilera Georgiako ordezkariekin
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturako irakurletza berria jarri du martxan Georgiako Tbilisi State University-n, eta horren harira, bertako ordezkariei eta enbaxadoreari harrera egin die Irene Larraza zuzendariak ostiral honetan, irailak 17.
George Sharvashidze TSUko errektorea, Tea Gergedava TSUko Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria eta Ilia Giorgadze Georgiako Enbaxadorea izan dira Instituaren egoitzan. Larrazarekin batera parte hartu du bileran Garbiñe Iztueta Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak.
Bileran Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildoen berri izan dute, eta irakurletzaren nondik norakoak ere aztertu dituzte. Elkarlanerako aukera berriak ere bai.
Datozen asteotan abiatuko du Martin Artolak euskara eta euskal kulturako irakurletza berria Tbilisin, 2020an sinatutako hitzarmena martxan jarriz. Bat egingo du, horrela, Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletza sareko gainerako irakurleekin, nazioartean sakabanatutako 35 unibertsitate ezberdinetan ari direnak lanean.