Rhapsody in Blue, Iratxe Ansaren koreografia aldabera eta txinpartatsua

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-02-15

Elkarrekin hamaika urtez talde-sorkuntza lanetan aritu ondoren, Iratxe Ansa eta Igor Bacovich koreografoek (Metamorphosis Dance) ‘Rhapsody in Blue´ izeneko obra berria aurkeztu dute. ¡ Fondazione Nazionale della Danza eta Fondazione Teatro Regio di Parmarekin batera ekoiztu dute, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Ansak eta Bacovichek Europako konpainia garaikide onenetako batekin lan egin dute: Aterballetto. Pieza otsailaren 17an estreinatuko da Regio di Parma Antzokian (Parma, Italia).

Sorkuntza prozesua: eklosioa eta koreografiaren garapena

Obra hau osatzeko Ansa eta Bacovich material koreografiko ezberdinak sortzen joan dira dantzariekin (bikote, hirukote, laukote eta abarrekin), azken emaitza lortu arte. Bikotea, hain zuzen ere, dinamika horiek beren sormen prozesuan aplikatzeagatik nabarmentzen da, besteak beste.

"Talde-pieza bat da, denak bere koloreekin parte hartzen dute, bere nortasun propioarekin, bereizten gaituen berariazko hizkuntzarekin".

Rhapsody in Blue: koreografia aldakor eta pindaratsua

Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek "Rhapsody in Blue" konposizioa aukeratu zuten koreografia berri honen muina izateko. George Gershwinen lana jazzeko eta musika klasikoko hibrido bat da, zeinarekin aspalditik, lan egin eta esperimentatu nahi zuten. 2024ko otsailean 100 urte bete dira konposizioa sortu zenetik, eta hori aitzakia ezin hobea izan da musika hau aukeratzeko.

‘Rhapsody in Blue’ abestiaren ezaugarri nagusia, besteak beste, bere "ritornello" da, errepikatzen diren hainbat gai dituen musika aldakorra dela, alegia. Minutu gutxitan aldatzen da gaia. Konposizio boteretsua da, alaia, txinpartatsua, forma-aldaketa etengabeek zeharkatzen dutena. Musikak egoera eta eszena desberdinetan zehar egiten den ibilbide bat iradokitzen du.

"Argia duen koreografia da, dinamikoa, dibertigarria... dantza hutsa. " Iratxe Ansa.

Koreografiak musikaren erritmoa jarraitzen du, minutu gutxitan istorio eta ideia desberdinak islatuz. Aterballetoren hamasei dantzariak izango dira eszenan. Ansak konpainiako dantzari eklektikoen aldakortasuna aprobetxatu du musika aldakor, dinamiko eta dibertigarri honekin jolasteko.

Eszenografia: urdinetik haratago

Eszenografiaren ezaugarria da elementu geometriko bakarrak osatzen duela. Espazio eszenikoaren erdian esekitako disko batek, argi-itzalen joko zehatz baten bidez kolorez alda daitekeena, atmosfera abstraktu baina iradokitzaile bat gogora ekartzen du. Dantzarien gorputzak elementu honekin argiztatzen dira, silueta abstraktu bihurtuz. Diseinatutako eszenografia eta jantziak XX. mendearen bigarren erdiko minimalismoan eta abstrakzionismo estatubatuarrean eta Europako ingurumen-artean oinarritzen dira, bereziki Ólafur Elíassonen lanean.

 

Iratxe Ansa eta Igor Bacovich: hizkuntza propioa

Iratxe Ansa, euskal koreografo, zuzendari eta dantzaria, 20 urte baino gehiagoz aritu da nazioarteko dantza garaikideko konpainia garrantzitsuenetako batzuetan, hala nola Basel Balletean, Gulbenkian Balletean, Dantza Konpainia Nazionalean, etab.. Bere ibilbideak dantza garaikidearen erreferente bihurtu du. 2020an Dantzako Sari Nazionala jaso zuen interpretazioaren kategorian.

Igor Bacovichekin duen lankidetza 2013an hasi zen, eta 2019an euren konpainia propioa sortu zuten: Metamorphosis Dance. Biak bat egiten dute estudioan beste dantzari batzuekin lan egiteko interesean eta pasioan, eta horrek dantzariaren lana eraginkorragoa egingo duten tresnak sortzera eta garatzera bultzatzen ditu. Ikerketa hori metodologian bilakatu dute. Aldi berean, koreografo eta dantzari gisa lan egin dute munduko antzoki, gala eta jaialdietan zehar egindako ibilbide luzean.

Koreografia: Iratxe Ansa e Igor Bacovich

Musika: George Gershwin, Rhapsody in Blue; Bessie Jones, Beggin´ the blues

Dantzariak: Aterballeto

Dekoratuak eta kantziak: Fabio Cherstich

Argiztapen diseinua: Eric Soyer

Ekoizpena: Fundación Nacional de Danza / Aterballetto

Ko-ekoizpena: Fondazione Teatro Regio di Parma

Laguntza: Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutua eta artista

Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek (Metamorphosis Dance) osatutako koreografo bikoteak Fondazione Nazionale della Danzak enkargatuta diseinatu du lan hau, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Institutuak babesletza-kontratua sinatu du Aterballettorekin, bikote koreografikoaren eta konpainiaren arteko lankidetza ahalbidetuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu