Lasala dantza konpainia Fira Tàrregan
2018/09/03
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal konpainiak beste behin Fira Tàrregan izango dira, irailaren 6tik 9ra Kataluniako hiri horretan antolatuko duten arte eszenikoen azokan. Aurten, Lasala dantza garaikideko konpainiak hartuko du parte, eta bi lan aurkeztuko ditu Microclimate eta Female.

Euskal presentzia ez da soilik Lasala konpainiara mugatuko, izan ere, urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak euskal eszenaren erakusleiho izango den stand bat jarriko du sektorearen eskura.
Fira Tarrega nazioarteko topaketa eta eztabaida gunea da. Arte eszenikoen dinamizazioa du helburu, konpainien nazioartekotzeari ateak zabaltzeko.