Laster irekiko da Berlingo Freie unibertsitateko irakurlea hautatzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-06-20

Mundu osoko 34 unibertsitatetan sakabanatutako irakurlez osatutako sarea du Etxepare Euskal Institutuak; hau da, atzerriko prestigiozko unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakaslez osatutako sarea. Zu ere izan zaitezke bertako parte, izan ere, laster irekiko da Berlingo Freie unibertsitateko irakurlea hautatzeko deialdia.

Deialdi honen helburua da Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea izango da, Berlingo Freie unibertsitatean 2017-2018 ikasturtean aritzeko, luzatzeko aukerarekin.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere. Gainera, Ingeleseko B2 maila eta Alemaneko B1 maila egiaztatua izatea eskatuko da.

Baldintzak bete eta interesa baduzu, egon adi, laister irekiko baita deialdia!

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu