Literaktum: Itzultzaile Berriak, 10 urte

Euskara. Kultura. Mundura.

Literaktum: Itzultzaile Berriak, 10 urte
  • 09
    Aza 2026
    Donostia

Etxepare Euskal Institutuaren Itzultzaile Berriak egitasmoak hamar urte bete ditu. Urteurrenaren harira, 2016ko lehen edizioan parte hartu zuten lau itzultzaileak —Barbara Pregelj (Eslovenia), Laura Liubinavičiūtė (Lituania), Katarzyna Sosnowska (Polonia) eta Maria Pachkova (Bulgaria)— Euskal Herrira itzuliko dira. Azaroaren 9an, Literaktum jaialdian, Juan Kruz Igerabide idazlearekin solasean arituko dira.

Itzultzaile Berriak: hamar urte geroago

Egonaldi honetan, lau itzultzaileek Juan Kruz Igerabideren testuak itzuliko dituzte, egilearekin elkarlanean. Literaktumeko topaketan, 2016az geroztik euskal literatura beste hizkuntza batzuetara eramaten egindako ibilbidea partekatuko dute. Igerabidek, berriz, bere lanaren nazioarteko zabalkundearen esperientzia azalduko du.

Literaktum

Donostiako Literaktum literatura jaialdia azaroaren 9tik 22ra egingo da. Topaketa elebiduna izango da, Ernest Lluch Kultur Etxean, 19:00etan. Sarrera librea da, edukiera bete arte. Jarduera Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia Kulturak antolatu dute. Jardueraren informazio gehiago.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>