Literatura egonaldia Bartzelonan: Jon Benito

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 27
    Mai 2025
    16
    Eka 2025
    Bartzelona

 

Jacint Verdaguer poeta katalanak bere azken urteak bizi izan zituen masia, Bartzerlonako Vil·la Joana, 2025ean ere mundu osoko autoreen egoitza literarioa bilakatuko da.

Jon Benito izango da idazle horietako bat. Vil·la Joanan burutuko duen hiru asteko egonaldian bere hurrengo nobelaren sorkuntza prozesuan murgilduko da. Bertan Antonio Lopez eta Salvador Puig-Antichen bizitzen gurutzatzea landuko du eta memoria kolektiboak duen lekuari buruz arituko da.

Jon Benito idazle zarauztarra da. Historia ikerketa, prentsa-artikuluak eta poesia eta narrazio lanak egin ditu bere ibilbidean zehar, hala nola, ‘Bulkada’ (2010) edo ‘Lagun minak’ (2022). 2022an euskarazko narratibari Espainiako Kritika Saria irabazi zuen

Etxepare Euskal Institutuak Bartzelonako Udalarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, Bartzelona Literatur Hiria izeneko programaren baitan egonaldi literarioa egingo du Jon Benito idazleak. Deialdi bidez aukeratu da idazle egoiliarra

Egonaldiaren helburua da euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea. Era berean, euskal idazleei espazio, denbora, giro eta baldintza ezin hobeak eskaintzea, beren sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz heltzeko, testuinguru egoki batean

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu