London Spanish Film Festival: Erase una vez en Euskadi, Maixabel, Heltzear eta Trumoiak
Euskara. Kultura. Mundura.

-
22Ira 202229Ira 2022
Londres
London Spanish Film Festival jaialdian leihoa zabalduko diote euskal zinemari, hilaren 22tik 29, Londresko Riverside Studios eta Ciné Lumière aretoetan. Denera, lau euskal film ikusi ahal izango dira, bi luze eta bi labur. ‘Erase una vez en Euskadi’, ‘Maixabel’, ‘Heltzear’ eta ‘Trumoiak’.
London Spanish Film Festival-en egingo den 13. Basque Window-a da aurtengoa. ‘Erase una vez en Euskadi’, Manu Gomezek zuzendutakoa, hilaren 25ean izango da ikusgai, 18:40ean Ciné Lumière aretoan, Mikel Gurrearen ‘Heltzear’ laburra eta gero; ‘Maixabel’ irailaren 28an emango dute Riverside Studios-en, 18:00etan, eta Icíar Bollaín, Zuzendaria, bertan izango da filma aurkeztu eta galderak erantzuten; Iker Maguregi zuzendariaren ‘Trumoiak’ irailaren 24an ikusi ahalko da, 20:40etan, ‘Papá o mamá’ filmaren aurretik.