"Loreak" film euskalduna Oscar sarietan lehiatzeko hautagaien artean dago!
Euskara. Kultura. Mundura.
Espainiako Zine Akademiak gaur iragarri ditu Oscar sarien 88. ediziorako atzerriko film onenaren sailera aurkezteko lehen hautagaiak, eta Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren “Loreak” euskarazko filma dago hiru finalisten artean. ´Magical Girl´ Donostiako iazko Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea eta ´Felices 140´ Gracia Querejetaren lanarekin lehiatuko da film euskalduna zine arloko sari garrantzitsuenetako alfonbra gorrian egon ahal izateko.
Jesus Castro eta Adriana Ugarte aktoreek iragarri dituzte hautatutako filmak, eta hiru horietako bat Espainiako Akademiaren izenean parte hartuko du 2016ko Oscarrerako lehian. Irailaren 29an hartuko da behin betiko erabakia, Antonio Resines Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidenteak iragarri duenez.
Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu den euskarazko lehen filma izan da Loreak, eta iaz jaialdian parte hartu zuenetik ibilbide oparoa egin du: sari ugari eskuratu ditu, hala nola Siberiako Zinema Jaialdiko filmik onenaren saria edota, pelikula latino onenarena Palm Springseko zinemaldian edota Espainiako film onenaren Sant Jordi saria; Goya sarietarako ere bi izendapen jaso zituen, tartean film onenarena. Laster Edinburgoko Zine Espainiarraren jaialdian ere egongo da, “80 egunean” filmarekin batera .
Irailaren 29an jakingo dugu euskal zineak Hollywoodera bidaia egingo duen; zorionak hautagai guztiei!