Lucia Lacarra Ballet: Lost Letters Txinan

Euskara. Kultura. Mundura.

Lucia Lacarra Ballet: Lost Letters Txinan
  • 20
    Aza 2026
    05
    Abe 2026

Lucia Lacarra Ballet konpainiak lehen aldiz egingo du bira Txinan, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Azaroaren 18tik abenduaren 8ra bitarteko biran, Lost Letters ikuskizunaren bost emanaldi eskainiko ditu herrialdeko lau hiritan.

Lost Letters

Lehen Mundu Gerran Frank Bracey soldaduak Win emazteari idatzitako benetako gutun batean oinarrituta dago Lost Letters. Zer gertatuko litzateke gutun hori helmugara iritsi izan ez balitz? Matthew Goldingen koreografiak dantza, Sergéi Rakhmaninoven eta Max Richteren musika, eta Zumaian filmatutako irudiak uztartzen ditu. Matthew Goldingek eta Ekain Albitek zuzendu dute filma.

Egitaraua

Azaroak 20 — Beijing University, Pekin
Azaroak 22 — Beijing Century Theatre, Pekin
Azaroak 28 — Hefei Baohe Phoenix Theatre, Hefei
Abenduak 4 — Shenzhen Nanshan Art Center, Shenzhen
Abenduak 5 — Guangzhou Guangdong Art Center, Guangzhou

Lucia Lacarra Ballet

Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek zuzendutako konpainia neoklasikoa 2023an sortu zen, Bilboko Arriaga Antzokian Lost Letters estreinatzearekin batera. Ordutik, ikuskizuna Italia, Alemania, Suedia eta Kazakhstango agertokietara iritsi da. Konpainiak dantzari gazteen ibilbide profesionala sustatzea ere badu helburu.

Informazio gehiago: konpainiaren agenda.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>