Madrilgo Complutense Unibertsitatean irakurle izateko eskaerak aurkezteko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-06-03

Etxepare Euskal Institutuaren eta Madrilgo Complutense Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker, irakurlea hautatzeko deialdia zabaldu da. Parte hartzeko, unibertsitatearen webgunean dago kontsultagarri informazioa. Hautagaitzak bidaltzeko epea ekainaren 3an zabaldu da, eta hilaren 16a arte egongo da dokumentazioa aurkezteko epea irekita.

2022-2023 ikasturterako lanaldian ariko da pertsona hautatua, eta euskara eta euskal kultura klaseak emango ditu.

Parte hartu nahi dutenek eskabide-ereduaren bidez adierazi beharko dute, web-orrian dagoena, deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuz.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu