Malandain Ballet Biarritz Parisen | Etxepare

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 22
    Ira 2026
    25
    Ira 2026
    PARIS

Malandain Ballet Biarritzek bost emanaldi eskainiko ditu irailaren 22tik 25era Parisko Théâtre des Champs-Élysées antzokian, Thierry Malandainen zuzendaritzapean.

Konpainiak Thierry Malandainen hiru koreografia eramango ditu Parisko agertokira: Igor Stravinskyren musikarekin sortutako L’Oiseau de feu; Maurice Ravelen Boléro; eta Camille Saint-Saënsen musikan oinarritutako Minuit et demi, ou le Cœur mystérieux. Azken lan hori 2025ean estreinatu zen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Ballet T programaren baitan.

Programak Malandainen ibilbidean musikak izan duen garrantzia jartzen du erdigunean, eta koreografoaren dantza-lengoaia eta Stravinsky, Ravel eta Saint-Saënsen musika uztartzen ditu.

 

Ça colle au basque

Emanaldiak Etxepare Euskal Institutuaren Ça colle au basque egitasmoaren baitan kokatzen dira. Ekimenaren helburua euskara, euskal kultura eta sorkuntza frankofoniaren eremuan kokatu, indartu eta ikusaraztea da, baita euskal kultur ekosistemarentzat aukera berriak sortzea ere.

Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea

Malandain Ballet Biarritzek bost emanaldi eskainiko ditu Parisko Théâtre des Champs-Élysées antzokian, irailaren 22tik 25era, tartean Maurice Ravelen Boleroa

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>