Azkuna Zentroko Zinemateka: Mangatik Zinemara zikloa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
17Urr 202330Urr 2023Bilbo
Azkuna Zentroko Zinematekak Japoniako zine garaikideko monografiko batekin itxiko du urtea. Etxepare Euskal Institutuak eta Madrileko Fundación Japón elkarteek elkarlanean aukeratutako bederatzi obrek mangaren sorkuntzaren eta animaziozko zinearen arteko elkarrizketa bat proposatzen dute. Ziklo hau Euskadi Japan 2023 hartu-emaneko proiektuaren barnean kokatzen da.
‘Mangatik zinemara: Japoniako zinema garaikideko zikloa’ proiektuak Japoneko ikus-entzunezkoen aberastasuna ezagutarazi nahi du. Horretarako, Japonian edota horko mugez harago, publikoaren arreta eta kritika bereganatu dituzten zinegileen lanak hartu dituzte. Kasu honetan, kanporako egokitzapen zinematografikoek bederatzi filmek osatutako proposamena dute ardatz. Hauek, zinema sortzaileak erabiltzeko aukera eman duten adierazpen moten adibide garbiak dira.
Azaroan bi elkarrizketa antolatuko dira komikien inguruan. Katsuhiro Ōtomo eta bere Akira obra izango dira aukeratuak, hain zuzen ere.
Programazioa:
Akira (Katsuhiro Ōtomo , 1988)
Asteartea, urriak 17, 17:30-19:35an // Osteguna, urriak 19, 19:30-21:35an
Gainera, urriak 17an, Akiraren 17:30ko aurkezpeneko proiekzioaren aurretik zikloaren aurkezpen bat egongo da.
Kono sekai no katasumi ni (Sunao Katabuchi, 2016)
Asteartea, urriak 24, 17:30-19:40 // Osteguna, urriak 26, 20:00-22:10
Kaijū no kodomo (Ayumu Watanabe, 2019)
Asteartea, urriak 24, 20:00-21:50 // Osteguna, urriak 26, 17:30-19:20
Maindo Gēmu (Masaaki Yuasa, 2004)
Asteartea, azaroak 7, 20:00-21:45 // Osteguna, azaroak 9, 17:30-19:20
Asteartea, azaroak 7, 17:30-19:25 // Osteguna, azaroak 9, 20:00-21:45
On-Gaku (Iwaisawa Kenji, 2020)
Asteartea, azaroak 21, 20:00-21:15 // Osteguna, azaroak 23, 17:30-18:40
Koe no Katachi (Iwaisawa Kenji, 2016)
Asteartea, azaroak 21, 17:30-19:40 // Osteguna, azaroak 23, 19:30-21:40
Blue Thermal (Haruka Fujita, 2022)
Asteartea, azaroak 28, 17:30-19:15 // Osteguna, azaroak 30, 20:00-21:45
Nōgēmu Nōraifu Zero (Atsuko Ishizuka, 2017)
Asteartea, azaroak 28, 20:00-21:50 // Osteguna, azaroak 30, 17:30-19:20